TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter

VOKI


S ETA Z HIZKIAK BEREIZTEN

HELBURU HEZITZAILEAK

Voki programaren bidez, ikasleek euskara ikasgaian S eta Z hizkiak bereizten ikasiko dute, akats ortografikoak eduki ez ditzaten. Betiko diktaketak ikasleei erakargarriagoak diren metodo berri hauengatik ordezka ditzakegu.

OINARRIZKO GAITASUNAK

·        Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten ikasteak, ikasten hasteko trebetasunak izatea esan nahi du eta geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraiki.
·        Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: gaitasun honetan erreferentzia egiten zaio ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpenari, errealitatea adierazteari, interpretatu eta ulertzeko jakintza eraikitzeari eta komunikatzeari, bestetik pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta auto-erregulatzeari.
·        Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: gaitasun honen muina ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta ezagutza bihurtzekoa gai izatea, da. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu: informazioa lortzetik hasi eta behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera arte iristen da. Bertan sartzen da ere informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.

NORI ZUZENDUA

Lehen hezkuntzako edozein zikloan erabili ahal izango da eta edozein ikasgai jorratzeko baliabide egokia da. Beti ere ikasmaila bakoitzean zailtasun mailak handituz.

ABANTAILAK

Voki programaren bidez, eskola edukiak era atseginago eta erakargarriagoan landuko dira. Ikasleen arreta eta motibazioa piztuz, era honetan lorpen handiagoak eskuratuz.

BALIABIDEAK

·           Ordenagailua edo arbela digitala
·           Interneta
·           Voki programa


ADIBIDE PRAKTIKOA








VOKI PROGRAMA ERABILTZEKO BIDEO TUTORIALA


Watch live streaming video from garin at livestream.com

    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea